First Knight (euskaraz Lehenbiziko Zalduna) 1995eko Jerry Zucker estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Arturiar zikloan oinarritua dago. Bertan, Sean Connery, Richard Gere, Julia Ormond eta Ben Cross aktoreek antzeztu zuten.
Filma Galesko Gwynedd konderrian eta Ingalaterrako Buckinghamshire eta Hertfordshire konderrietan filmatu zen, aldiz ezkontza eszenak St Albans katedrala eta Pinewood Studios estudioetan.